"Winona & Grace"

Amurrio 2023(e)ko Urtarrilak 28
  • "Winona & Grace"

Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume...

Aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko antzezlana da Winona & Grace. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, "izar bat" izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin.

"Aktore izatearekin amets egitea aktore izatea baino bizigarriagoa da". Marilyn Monroe

"Zer izan nahi dugu?" galdera "Benetan nor gara?" bihurtzen da. Heldu bihurtzeari buruz ere hitz egiten du lan honek, bizi erabakiei buruz, amets hautsiei buruz, etsipenari buruz, norbait izateko exijentziari buruz... Gure bi protagonistekin batera, konfesio, negar, delirio, abesti eta barreez betetako bidaia egingo dugu Winona eta Grace antzezlanarekin.

Fitxa

  • Antzezleak: Ainhoa Artetxe, Graciela Doniz
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga
  • Testuak: Ainhoa Artetxe, Graciela Doniz, Alex Gerediaga
  • Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Antzezleen coach-a: Ariadne Serrano
  • Argiztapena: Oier Ituarte
  • Bideoak: Jesus Pueyo
  • Soinua: Ibon Aguirre
  • Espazioaren eta proiekzioen teknikaria: Javi Andraka
  • Argazkia: Son Aoujil
  • Zuzendari laguntzailea: Arrate Etxeberria
  • Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater
  • Iraupena: 75 minutu

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana