"Hondamendia"

Oñati 2023(e)ko Urtarrilak 29
  • "Hondamendia"

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila: Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
  • Idazlea: Harkaitz Cano.
  • Antzezleak: Ander Lipus, Ane Sagues, Ruth Guimerá, Jon Ander Urresti, Maialen Belaustegi, Maite Larburu, Manex Fuchs, Eneko Gil.
  • Bideoa: Maialen Belaustegi.
  • Koreografia: Philippe Ducou.
  • Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte.
  • Eszenografia: Fran Dussourd.
  • Argiztapen diseinua: David Bernués.
  • Soinu diseinua: Philippe Barandiaran.
  • Teknikaria: Leltxu Ostolaza.
  • Teaserra: Eñaut Castagnet.
  • Argazkiak: Ainhoa Resano.
  • Diseinu grafikoa: Roberto Quintana.
  • Ekoizpena: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena.
  • Banaketa: Irantzu Azpeitia.
  • Mediazioa: Arantxa Hirigoyen.
  • Ekoizpena: Artedrama y Axut!

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana