"One night at the golden bar"

Bilbao 2023(e)ko Otsailak 2
  • "One night at the golden bar"

Alberto Cortés performer, eszena-zuzendari eta antzerkigileak "One night at the golden bar" izeneko azken sorkuntza aurkeztuko du, egilearen arabera "queer diskurtsoaren eta erromantikoaren arteko tentsio etengabean maitatzen duen gorputzaren ahultasuna azaleratzen du", eta hori kantatuz adierazten du.

Azken urteetan garatzen ari den kontakizun eszeniko horren beste kapitulu bat idatzi du Cortések, askotan autofikziokoa dena. Honako honetan, “aingeruaren irudi zerutiarraren iruditeriak gai ugari zeharkatu ditu: zer maskulinitatek gobernatzen gaituen, zer hauskortasun eta arrakala ez diren ari aipatzen, zer identitate dauden leku zaurgarri bezain izugarrian, zapaltzen gaituen patuari nola kantatu. Ahultasun egoera bat bilatzen duen kantika da, ahultasunean ezkutatzen diren afektuen eta edertasunaren boterea agerraraziko duena. Azaleratuz aldi berean ahula eta izugarria den leku batean zer identitate dauden, eta gorputz horiek nola babestuko ditugun, maite dutenean nola sentitzen diren publikoki oihukatzen dutenean”.

"One night at the golden bar" honek Mecanoren La fuerza del destino abestira garamatza, bi lagunek taberna batean era konponezinean elkar topatzeari buruzkoa, queer ikuspegitik ari zaigu, leku horietan sortzen diren istorioez, genero-identitateez eta maitasuna adierazteko modu ugariez.

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua, dramaturgia, testuak eta interpretazioa: Alberto Cortés
  • Musika eta soinu-espazioa: César Barco Manrique
  • Argiztatzea: Benito Jiménez
  • Jantziak: Gloria Trenado
  • Mugimenduko laguntza: María Cabeza de Vaca
  • Eszena-guneko laguntza: Víctor Colmenero
  • Argazkia eta bideoa: Clementina Gades y La Cura

Biografia

Alberto Cortés (Malaga, 1983) performerra, eszena-zuzendaria eta antzerkigilea da.. Sevillan bizi da, eta hainbat lekutan egiten du lan. Artearen Historia ikasitakoa, Espainiako artista eszenikoen belaunaldi berrien arteko sortzaile harrigarrienetako bat da. Oso bereak dituen hizkuntza eta ikerketekin, lanen barnean testua eta mugimendua txertatuta, sormen askatasuna du ezaugarri, eta horrek nabarmentzen du, karga teoriko eta poetiko zainduz.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana