"Moria"

Leioa 2023(e)ko otsailaren 3(e)tik 2023(e)ko otsailaren 4(e)ra
  • "Moria"

MORIAk jatorrizko herrialdeetatik ihes egitea beste erremediorik izan ez duten bi emakumezko errefuxiaturen eta haien familien istorioa kontatzen du. Moriako kanpamenduan grabatutako benetako lekuko­tzetan oinarritzen da dramaturgia, Nicolás Castellanoren gainbegiradapean. Castellano kazetari aditua da behartutako migrazio mugimenduetan eta giza eskubideetan.

Zohra Amiryarrek bere herrialdean, Afganistanen, lau bonbardaketa eta atentatutatik bizirik atera zen; horietako batean anaia galdu zuen, eta eraso horietako azkenekoan lau seme-alabak zauritu zituztela ikusi behar izan zuen, exodoari ekin aurretik, familiarentzako babes bila. Eta Douaa Alhavatemek, Irakeko hogeita hamar urteko gazteak, bere sorlekua utzi behar izan zuen, Bagdad, senarra desagertu ondoren, berak eta hiru seme-alabek zori bera izan zezaketelakoan. Bidaian, berak eta haurrek dena galdutzat eman zuten, itsas zabalean 11 orduz egon ondoren erreskate-ontzien seinalerik gabe. Bi emakumeak gaizki deitutako Moriako errefuxiatuen esparruan daude; Europako lurra zapaldu ostean inoiz imajinatuko ez zuketen sufrimendu etapa berri batean, uste baitzuten Europan seguru sentituko zirela azkenean.

Leioako Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaUnahoramenos
  • Data 2023(e)ko otsailaren 3(e)tik 2023(e)ko otsailaren 4(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa10 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana