Mainlander

Getaria 2023(e)ko Otsailak 4
  • Mainlander

Kontuz disko honekin. Bere pop-rock itxura atsegin, itsaskor eta familiarraren azpian basapiztia arriskutsu eta eder bat izkutatzen baita. Taldeari izena ematen dion Phillip Mainländer pentsalari alemaniar bikainak zioen moduan unibertsoaren sorrerak sufrimendua eragin zuen eta ez gara inoiz sufrimendu horretatik askatuko. Jaiotza eta heriotza etengabeak dira bizitzaren barnean. Sufrimendua, plazerra, edertasuna, soinua eta isiltasuna bata bestearen barnean bizi dira. Izatea eta ez-izatea bereizezinak dira. Pop doinu goxo baten baitan sufrimenduak lekua badu eta hartaz gozatzea ere badago. Edo, hobe esan, agian hori da benetan eta guztiz gozatzeko modua.

Hari horretatik tirata eta ausardia, zorroztasun eta sentsibilitate finez Mainlander taldeak estreinako disko txundigarria eskaini digu. Sufrimenduari bizkarra eman gabe, aurre egin eta bere doinu eta hitzak zizelkatzeko buztina bihurtu dute. Musikaren balio sakratua eta aintzineko tradizioekiko harremana aldarrikatuz, pop formatuak sarriegi eragiten duen anestesia kulturala salatu eta baztertzen saiatu dira. Ondorioz, gutxien espero genuen tankera eta unean gure barneak bortizki astintzen dizkigu eta ezinezkoa zaigu azken notaraino atentzio osoa mantentzea.

Mikel Alberdiren eskutik datoz Mainlander diskoaren hitz latz bezain hunkigarriak, baina hortaz gain taldearen partaideen jatorriaz ezer gutxi dakigu. Azpeitiarrak dira eta Mondocane, Jo!, 12 Tribu edota Elvisabuelo moduko taldeetan aritutakoak dira. Ez dago aurrekaririk eta agian jarraipenik ere ez da izango. Nork daki? Ez dugu datu gehiagorik behar. Agian hobe da honela izatea eta diskoan ezer jakin gabe murgiltzea. Ausardiak oparia dakar beti.

 

Balta Etxeberria – teklatuak

Imanol Beobide – bateria

Aitor Huergo – gitarra

Josu Azkua – baxua

Mikel Alberdi – ahotsa

hotsak.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Otsailak 4
  • Ordutegia22:00
  • LekuaGetariako Gaztetxea

    Getaria
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana