ZIZURKIL BLUES GAUA 2023: ADRIÁN COSTA & JULIAN MAESO

Zizurkil 2023(e)ko Otsailak 4
  • ZIZURKIL BLUES GAUA 2023: ADRIÁN COSTA & JULIAN MAESO

ZIZURKIL BLUES GAUA 2023 egitarauaren barruan.

ADRIÁN COSTA

Dantzarako egin zituzten Adrian Costaren zapatak. Milaka kilometro zapalduak dira bluesa eta musika afroamerikarra eskainiz.

Compostelan jaiotako abeslari eta gitarrista (1979), penintsulako bluesaren ordezkari baloratuenetako bat dugu Adrian Costa. Jaioterrian hasi zen 13 urte zituela, The Red Blues Band taldearekin. Madrilera joan zen bizitzera 1999an, Marcos Coll harmonizistarekin batera Tonky Blues Band taldeko kide izateko. Talde horrekin mailarik goreneko artistekin kolaboratzeko aukera izan zuen: Buddy Miles (Jimi Hendrix Band of Gypsys) eta Mick Taylor (The Rolling Stones).   Urte batzuk geroago, Marcosek eta Adrianek talde berri bat sortzea erabaki zuten, Los Reyes del K.O. izenekoa.

Berlinen egonaldi luzea egin ondoren, San Frantziskoko badiara jo zuen Adrianek. Bertan, Adrian Costa Blues Persuasion banda osatu eta lan egiten hasi zen Billy Boy Arnold, Jackie Payne, Kenny «Blues Boss» Wayne, Mark Hummel, Chris Burns eta Earl Thomas artistekin kolaboratuz. Blues, Funk eta Soul dira musikari honen ezaugarri bereizgarrienetako nagusiak, baina bere latindar sustraiak eransteari uko egin gabe.

Bere zuzenekoetan zein bere abestietan, gitarra sutsu batekin eta soulez beteriko ahots batekin, New Orleanseko kale-musikarienganako eta amerikar musikako pertsonaia handienganako darion  miresmena antzematen da (Fats Domino, Lowell Fulson edo Johnny Guitar Watson).

Beti irribarretsu, erabateko artista kezkatua, zuzeneko suntsitzailea eta blues eklektikoaren tradizio distiratsuenaren oinordekoa, konplexurik gabea, mila kutsu, lurrin eta eraginetakoa Adrian Costa.  Merezi du dantzarako zapatak janztea.

JULIAN MAESO

Hammond organoaren maisua da Julian Maeso. Ibilbide luzeko musikaria, azken urteetan ospe handia lortutakoa. Bere errepertorioan agerian geratzen da egilearen musika ezagutza entziklopedikoa. Musika beltza  barneratuta izanik,  handik abiatuta 70eko hamarkadako blues musikara hurbiltzen da. Kantuetan blues-rock, country, funk eta jazz doinuak entzun ditzakegu, betiere bere ahots sendoa nabarmentzen delarik. Halaber, Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi & Trucks moduko taldeen musika maite dutenentzat.

Espainiar musika agertokietan zaildua da The Blackbirds, The Sunday Drivers, Speaklow, The Sweet Vandals eta Aurora & The Betrayers bezalako taldeekin, eta musikari gisa M-Clan eta Quique Gonzálezek eskainitako biretan ibilia da. Eta zaildua da baita nazioarteko agertokietan ere, besteak beste Ken Stringfellow eta Taylor McFerrin artistekin eta The New Master Sounds taldearekin jotzeaz gain, Jakob Dylan, Paul Weller, The James Taylor Quartet, Lee Fields & The Sugarman 3, Osaka Monaurail, Maceo Parker eta Neneh Cherry bezalako artisten emanaldietan jardun izan baitu sarrera gisa. Julián Maeso beti egon da artista handiek inguratuta, beti zuzeneko emanaldi gogoangarriak eskaintzeko xedearekin.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Otsailak 4
  • Ordutegia24:00
  • LekuaEgarri
    Zizurkil
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana