"Argazkigintza igandeak" zikloa

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko otsailaren 5(e)tik 2023(e)ko otsailaren 19(e)ra
  • "Argazkigintza igandeak" zikloa

2023ko Tetrapack sormen prozesuaren testuinguruan, Amárica aretoak argazkigintzako lau profesional handiren hitzaldiak hartuko ditu otsailean: Nagore Legarreta, Maider Jiménez Laura C. Velarekin batera, eta Jon Cazenave. Argazkigintzari, esperimentazioari eta denborari buruzko hiru topaketa.

Nagore Legarreta argazkilariak emango dio hasiera hitzaldi-zikloari, 2023ko otsailaren 5ean, eguerdiko 12:00etan. “Jakin-mina eragile gisa” izenburupean, bere ibilbide artistikoaz arituko da, 2009tik argazkigintza eta irudiak sortzeko teknika analogiko eta digital desberdinekin esperimentatzeari ekin zionetik. Solasaldiaren izenburuak dioen bezala, jakin-minak bultzatuta, sortzaile hernaniarrak argazki-kamerak diseinatu ditu elementu desberdinak erabiliz, hala nola latak edo pospolo-kaxak. Horrez gain, material desberdinen gaineko emultsio fotografikoa aztertzea eta emaitzak eskaneatzea izan dira bere prozesuaren parte. Bide horretan bere proiektu artistikoetan agerikoa den hizkuntza propioa garatu du. Besteak beste: Hysteron 2016Imágenes de Fuego 2015-2017, El río no es un lugar 2018-2022… Proiektu horiek tokiko eta nazioarteko beka artistikoak jaso dituzte eta Photoespaña (festival off), Saatchy Galery, Le Bel Ordinaire (Pau), Salas Mapfre Gran Canaria edo Tenerife bezalako esparruetan eta hainbat argazki-jaialditan erakutsi dira, besteak beste.

Hurrengo igandean, otsailaren 12an, Maider Jiménezek eta Laura C.Velak hartuko dute hitza. Biak ala biak Yolavi eta Estudio Lirondaren sortzaileak dira, lehenengoa, arautik ateratzen diren ezkontzetako argazki eta bideo estudioa, eta bigarrena, erretratuari, publizitate-argazkigintzari, ekitaldiei eta dantzari zuzendutakoa. Bi artista bisual hauek 2014an batu zituzten indarrak, eta beren pasioetatik, argazkigintzatik eta bideogintzatik, bizitzeko aukera emango zien proiektua sortzea erabaki zuten, beren bizimoduarekin eta pentsaerarekin koherentzia bilatuz. Beraien esperientzia eta lan egiteko modutik, diskurtso pertsonalak garatzeko, eta hauek enkarguetan islatzeko modua azalduko dute, emaitza eta sormen prozesuen adibide desberdinen bitartez.

Jon Cazenavek itxiko du zikloa otsailaren 19an “Akatsa eta denbora geldoa” hitzaldiarekin, arte-praktikaren eta berehalakotasunaren fenomenoaren arteko harremanari buruzko diskurtso interesgarria. Argazkilari donostiarrak, bizi dugun frenetismotik aldenduz, isiltasunaren, akatsaren eta ekintzaren beraren baliotik gidatuko du hitzaldia. Hauek ikaskuntza sendotzeko, eta ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko tresna eraginkor gisa aurkeztuko ditu. Cazenavek epe luzeko prozesu sortzailetan jarriko du fokua, ikaskuntza kontzientea, gogoetatsua eta denboran iraunkorra lortzeko baliabide moduan.

Tetrapack, Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketako 2022ko lan saridunen gazte egileek irabazitako sormen prozesua da. Oraingo honetan Sara Berasaluce Duque da prozesuko komisario laguntzailea, eta irabazleekin hainbat tutoretza egingo ditu. Saritutako gazteak prozesu artistikoetara hurbildu, eta udaberrian erakusketa kolektiboa egiteko trebatzeaz gain, Tetrapackek kezka artistikoak eta argazkigintzarekiko interesa duten pertsona guztiak elkartzea du xede. Horiek horrela, aipatu igandeetako topaketak irekiak izango dira, eta sarrera doakoa, edukiera bete arte.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko otsailaren 5(e)tik 2023(e)ko otsailaren 19(e)ra
  • Ordutegia12.00 - 13.00
  • Lekua Amarika aretoa
    Amarika plaza, 4
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaGratis
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Amarika aretoa

Non

Euskadi, auzolana