Euskadiko Orkestra: "Gure Patua"

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Otsailak 7
  • Euskadiko Orkestra: "Gure Patua"

PROGRAMA: Gure Patua
 
R. Wagner
Preludio Parsifal
 
D. Shostakovich
Concierto para violín nº2
 
L.V. Beethoven
Sinfonía nº5
 
 
Dinis Sousa, zuzendaria
Alena Baeva, biolina
 
 
Schopenhauerren hitzetan, "zoriak kartak banatzen dizkigu baina guri dagokigu karta horiekin jokatzea". Beethovenen 5. Sinfonia gai nagusi ospetsu-ospetsu batekin hasten da: ate joka dugun patua, hain zuzen; alabaina, eraikin sinfoniko berdingabe bat eraiki zuen lau nota horiekin Beethovenek, iraultzailea garai horretarako. Patua eta erlijioa ere funtsezkoak dira Wagnerren Parsifal operan. Haren preludioak irekiko du, izan ere, programa hau, zeina Xostakovitxen Biolinerako 2. kontzertuarekin osatuko baita. Ezohiko tonalitate baten bidez (do sostenitu minorra), kontzertuak keinu bat egiten dio Mahlerren 5. Sinfoniariri, zeina bi urte lehenago entzun baitzuen Xostakovitxek Vienan eta hurrengo abonu-programan entzungo baitugu. Alena Baeva biolinjole errusiarrak –Wieniawski eta Paganini lehiaketen irabazleak– eta Dinis Sousak –Erresuma Batuko Royal Northern Sinfoniako zuzendari titularrak– Euskadiko Orkestrarekin batera egingo dute debuta asmo handiko programa honekin. 
baluarte.com

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana