Helenak eta Ivanek bizitza berri bat eraiki nahi dute artelatz-basoetan, baina, lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu ezberdinak dituztenez, bikotearen etorkizuna kolokan jarriko da.
Fitxa
Zuzendaria
Mikel Gurrea (Donostia, 1985) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Zuzendaritzako master bat egin zuen London Film School ikastetxean. Honako film labur hauek zuzendu ditu: Primo (2008); Los gatos del tejado (2009); Rojo en el agua (2010); Txoria (2013); Foxes (Kimuak, 2015), Montrealgo zinema-jaialadian saritua; eta Heltzear (Kimuak, 2021), Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti atalean film laburren lehiaketan parte hartu zuena. Suro proiektua, Gurrearen lehen film luzea, Ikusmira Berriak proiekturako hautatu zuten 2016an.