Erakusketa: "CVCEPHOTO"

Leioa 2023(e)ko otsailaren 8(e)tik 2023(e)ko martxoaren 5(e)ra
  • Erakusketa: "CVCEPHOTO"

CVCEPHOTO nazioarteko mendiko jarduera argazki lehiaketa da, zortzi urtez Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu duena. Urtero, CVCEPHOTOk mundu osoko zaletu onenak (profesionalak zein afizionatuak) biltzen ditu argazki diziplina ikusgarri eta eder honetan. Leioan erakutsiko den edizio honetan 60 herrialdetako 266 argazkilariek hartu dute parte, guztira 677 argazki aurkeztuz.

Saritutako 20 argazkien artean, mendiarekin lotutako kirol diziplina desberdinen irudi deigarriez gozatu ahal izango dugu, mendizaletasunetik edo eskaladatik hasita, mendiko bizikleta, parapentea edo slacklinera. Irudi horien artean, lehiaketako argazki irabazleak izango ditugu: Yhabril Moro (Espainia), lehen saria; Paul Zizka (Kanada), bigarren saria; José Allende (Espainia), hirugarren saria; Sandi Bertoncelj (Eslovenia), BBK-Mendifilm Poster saria; Yhabril Moro (Espainia) FIFAD Poster saria; eta Ohorezko Aipamenarekin saritutako beste hamabost irudi.

Natura zein argazkilaritza zaleen, zein publiko orokorraren gozamenerako irudi bilduma.

Leioako Udala

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko otsailaren 8(e)tik 2023(e)ko martxoaren 5(e)ra
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana