"Ikusi eta Ikasi" 2023

Bilbao 2023(e)ko otsailaren 8(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • "Ikusi eta Ikasi" 2023

«Ikusi eta Ikasi» Bilboko familientzako euskarazko doako aisialdi-programaren 19. edizioa abiarazi du Bilboko Udalak. 2023ko urtarrilaren 16tik maiatzaren 26ra bitartean garatuko da, uriko auzoetan.

Udalaren helburua da familientzako aisialdi-espazio euskaldunak sortzea, eta, hala, hizkuntzaren erabileraren normalizazioan laguntzea.

NOBEDADEAK PROGRAMAN

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere «Ikusi eta Ikasi familian» saioak eskainiko dira 4-8 urteko umeak dituzten familientzat, eta Lagun Artean tailerrak ere bai, 8-10 urteko haurrentzat.

Nobedade gisa, 19. ediziorako, «Ikusi eta Ikasi Altzoan» diseinatu dute, 0-3 urteko haurtxoek beren familiekin euskaraz goza dezaten, dantzarekin eta jolasarekin. Tailerrek aintzat hartzen dituzte haurren adinaren ezaugarriak eta gaitasunak, eta helburu dute euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta euskara bizipen positiboekin lotzea, txiki-txikitatik.

Guztira, 53 jarduera diseinatu dituzte, otsailetik maiatzera bitartean garatzeko, uriko 15 udaltegi eta aretotan.

Gainera, «Ikusi eta Ikasi»k, Makusi maskotaren eskutik, lineako 5 tailer eskainiko ditu aurten. Urtarrilaren 16tik aurrera (astelehena) egongo dira eskuragarri, www.ikusietaikasi.eus webgunean.

IZENA EMATEKO EPEA

Tailer presentzialetan parte hartzeko, izena eman behar da aurretiaz. Horretarako, www.ikusietaikasi.eus webgunean dagoen inprimakia bete behar da.

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 16tik 31ra, eta tokiak zozketa bidez esleituko dira.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana