Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania
Frank arlotea zerbitzugune batera iritsi da. Ezerezaren erdian dago lekua, eta Nick Marino da bertan arduradun eta lana eskaintzen diona. Frankek eskaintza onartzen du, ez ordea leku eta lan hori bereziki gustuko dituelako, baizik eta Corak, Nicken emazte gazteak, ezagutu bezain laster erakarri duelako. James M. Cainen Postariak bi aldiz deitzen du beti nobelaren lehenengo moldaketa pantaila handira, 1934an argitaratua.