"Hitaz orhoit" (estreinaldia)

Hernani 2023(e)ko Otsailak 9
  • "Hitaz orhoit" (estreinaldia)

Gerra gatazken basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, nagusiki emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena.

Hitaz Orhoit lana, azken finean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografikoa da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualtasunaren eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.

Gatazka beliko eta sozialen aurrean, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko dantza eraldatzaile eta sendagarria eskaintzen duen ikuskizuna.

  • Zuzendaritza artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal.
  • Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Naia Lertxundi, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Lorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Haritz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Ezeiza, Jone Murua, Ibai Ochoa de Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasian, Lorea Esnaola, Izaro Lozano, June Azpiazu, Irati Garagorri, Maialen Agirregomezkorta, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Enara Lardizabal.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana