XXI. mendeko flamenkoa: Antonio Reyes

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Otsailak 11
  • XXI. mendeko flamenkoa: Antonio Reyes

Antonio Reyes, Chiclana de la Fronterako kantaorea da. Giraldillo del Cante sari garrantzitsua jaso zuen 2014eko Sevillako Flamenko Bienalean.

Flamenkoaren dinastia on batekoa da, Roque Montoya "Jarrito" eta "Pansequito"-rekin ahaidetuta baitago. 1982an, 6 urte besterik ez zituela, Malagako Ojén herrian egin zuen debuta, eta noizean behin parte hartzen jarraitu zuen, urtebete geroago Manuel Morao gitarra joleak Jerez de la Fronterako zezen-plazan antolatzen zituen Ostegun Flamenkoetan parte hartu zuen arte. Bere ibilbide artistiko goiztiarrerako urrats erabakigarria izan zen hura, une horretatik aurrera Cádizko probintziako flamenco peña ezberdinetan bere lehen errezitaldiak eskaintzen hasi baitzen. 12 urterekin, Mijas-eko Lehiaketako (Malaga) Lehen Saria jaso zuen gazteen modalitatean, eta urtebete geroago, Antonio Mairena cante jondo lehiaketa ospetsuan finalista izan zen.

Mundu erdian ibili da (Espainia; Frantzia, Italia, Ingalaterra, Holanda, Grezia edo Suitza; New York, Boston edo Chicago) arte honen ikur handienekin batera: Manuel Morao, Paco Cepero, Tomatito, Moraíto Chico, Parrilla de Jerez eta, bereziki, Antonio Higuero jereztarrarekin, bere ohiko gitarra jotzailea baita.

Hainbat sari lortu ditu ("Memorial Camarón de la Isla" Lehen Saria, Andaluziako Peña Flamenkoen Konfederazioaren Saria, Antonio Mairena Saria, Manolo Caracol Saria...) eta, honen ondorioz, Andaluziako Jaialdi garrantzitsuenek deitu dute: Mairena del Alcor, La Puebla de Cazalla, Gazpacho de Morón, Fiesta de La Parpuja, Los Jueves Flamencos de Cádiz, etab.

Azken urteotan etengabea eta emankor jardun du, bere artea eszenatoki hauetara eramanez: Valladolideko Jardunaldi Flamenkoak, Jardín del Valle (Sevillako Bienala), Algecirasko Zilarrezko La Palma jaialdia, Chano Lobatori omenaldia Madrilgo San Juan Ebanjelariaren Jazz Klubean...

Interpretatzaileak: Antonio Reyes, kantaorea; Dani de Morón, gitarrista.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana