Neguko Bidaia 2023: Los Parranderos de México

Getxo 2023(e)ko Otsailak 11
  • Neguko Bidaia 2023: Los Parranderos de México

Neguko Bidaia 2023 zikloaren barruan.

Mariatxi soinuarekin mundua abesten hasten da!
Mexikoko musika tradizionala egiten duen talde hau Mexikoko Errepublikako hainbat tokitatik etorritako musikariek osatzen dute, eta lehenengoz arituko da Bizkaian.
Mariatxi honen esperientzia handien artean, Amerika eta Europako hainbat hiritan aritzea eta jende famatuarentzat kantatzea daude.
Konpositore eta interprete handi hauen lanek osatzen dute beren errepertorioa: José Alfredo Jiménez. Rubén Fuentes, Cuco  Sánchez,  Juán Gabriel, Vicente Fernández, Pedro Infante eta Jorge Negrete, besteak beste. Horien lanak joko dituzte Los Parranderos de Méxicokoek.
Ziur gaude ikusleek berriz abestuko dutela Cielito lindo, México lindo edota Volver Volver.
Nabarmendu behar da Mexikoko musika tradizionala Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial gisa aitortu zuela UNESCOk 1922an. Bada, horrek harrotasunez betetzen gaitu munduan horren onartua den musika mexikarra zabaltzen lan egiten dugun guztioi. Hain zuzen, horregatik maite du horrenbeste munduak Mexiko.
Ziur gaude guztion laguntzaz ekitaldi hau kontzertu handi bat izango dela.
Mariatxi soinuarekin mundua abesten hasten da! 

getxo.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana