"Eolo&Company"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Otsailak 12
  • "Eolo&Company"

Ezagutzen al duzu Eoloren historia, Haizeen Jauna? Duela milaka urte, Eolok, greziar mitologiako haizeen Jainkoak, haizez betetako kutxa bat oparitu zion Ulises nabigatzaileari, bere belaontzian bere helmugara azkar iritsi ahal izateko. Marinelek ezin izan zioten jakin-minari eutsi, eta itsaso erdian zabaldu zuten. Eta antolatu zena! Kontrolik gabeko haize guztiek ekaitzak, olatu erraldoiak, trumoiak, tximistak... sortzen zituzten. Ordutik, Eolo mundu osoan zehar dabil haien bila, berriro etxera eramateko, eta orkestra honetako haize eta perkusio instrumentuen barruan ezkutatu izan balira?

Greziar legenda honetan oinarrituta dago EOLO & COMPANYren gidoia, eskola/familientzako kontzertu didaktikoa. EOLOk (Andreas Prittwitz aktore eta musikariak), haizeen bila, bakoitza bere izenaz eta tinbrez aurkezten digu, ganbera-formazioetan (M. Cambiniren zurezko boskotea) eta Banda Handian (Ravelen boleroa) jotzen ditu, eta, horrela, ikus-entzuleek egur/metal haizezko instrumentu bakoitza sakonki ezagutzea lortzen du. Musika errepertorio serio eta zorrotzarekin (Stravinskiren Cirkus Polka) baina aldi berean oso dibertigarriarekin (Benny Golsonen Blues March), dena erritmo ikaragarrian EOLOren emanaldiarekin, kontzertu didaktiko bat sortu da, aldi berean antzezlan bikaina, nahiz eta attrezo edo dekoraturik ez erabili.

  • Gidoia eta zuzendaria: Susana Gómez
  • Aktorea eta narratzailea:Andreas Prittwitz
  • Klarineta, saxo eta flauta: Andreas Prittwitz
  • Musikariak:Juan del Enzina, Cambini, Ravel , Strawinski, Milhaud, Benny Golson, Crespo, Paul Hart, Malcolm Arnold.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana