Franz Schubert: "Winterreise"

Bilbao 2023(e)ko Otsailak 14
  • Franz Schubert: "Winterreise"

Winterreise (Neguko bidaia, alemanez), D. 911, piano eta ahotserako 24 lied biltzen dituen zikloa da. 1827an konposatu zuen Franz Schubertek, hil baino urtebete lehenago, Wilhelm Müllerren olerkietan oinarrituta. Edertasun eta sakontasun handiko konposizioa izanik, Alemaniako musika-kulturan generoaren gailur erromantikotzat jotzen dute Winterreise. Lanaren transzendentziak eta garrantziak genero guztiak gainditu dituzte, eta, musikologo aditu askoren iritziz, musikaren historiako ziklorik hunkigarrienetako bat da.

Orain, LIEDaren historian funtsezkoa den zikloa Arriaga antzokiko foyer ederrean izango da entzungai, Xavier Sabata kontratenor bikainaren interpretazioari esker. Francisco Poyato piano-jotzailea izango du lagun.

 

Taldea

  • Kontratenorra: Xavier Sabata
  • Piano-jotzailea: Francisco Poyato

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana