"Gernika"

Baiona 2023(e)ko otsailaren 15(e)tik 2023(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • "Gernika"

Zer oroimen dugu gaur egun Gernikako bonbardaketaz? Bilaka kolektibo gazteak drama haren oroitzarrezko omenaldia egiten du, Martin Harriague koreografo talentutsuarekin. Gernika ikuskizunak euskal dantzari eta musikariak biltzen ditu. Hala, tradizioaren eta modernitatearen edo iraganaren eta orainaren arteko zubiak osatzen ditu. Euskal Herriaren historia markatu duen gertakari hura beste ikuspegi batetik lantzen du.

Erregimen frankistak 1937an Gernika suntsitu zuelarik, Bizkaiko hiri honen izena modernitate damugarri batean sartu zen. Orduz geroztik, zibil errugabeen masakre militarra irudikatzen du; gero, fenomeno hura munduan zehar behin eta berriz errepikatu zen, XIX. mendetik gaur arte. Baionan sortu den Martin Harriague koreografoak ez dio bereziki Picassoren Gernika margolanari omenaldirik egiten; ikuskizun honen bidez, beste adierazpen artistiko bat sortzen du. Bilaka konpainiako bost dantzariak balentria fisiko harrigarri bat egitera akuilatzen ditu, euskal dantza tradizionalaren urratsak eta figurak bere idazkera modernoarekin uztartuz. Martin Harriague Bilaka konpainiako Xabi Etxeberri eta Patxi Amulet bi musikariekin eta l’ensemble 0 taldeko Stéphane Garinekin elkarlanean ari izan da, ikuskizunaren musika errepikakorra sortzeko. Musika horren erritmoak bizitasun handiko emozioetan murgilduko du ikuslea. Azkenik, koreografoak ustekabean harrapatuko gaitu, tragediaren erdian irriño bat egin nahiz gizadian eta bakean sinestera akuilatzen gaituelako.

  • Koreografia, taula zuzendaritza, dramaturgia, esznografia, argiak : Martin Harriague
  • Musikaren konposizioa : Xabi Etcheverry, Patxi Amulet eta Stéphane Garin-ekin
  • Dantza : Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Aimar Odriozola
  • Eskusoinua, teklatuak, kantua, indiar harmoniuma : Patxi Amulet
  • Arrabita, gitarra, altoa, harizko panderoa : Xabi Etcheverry
  • Perkusioak : Stéphane Garin
  • Bertsua : Odei Barroso
  • Irratiko ahotsa : Oier Plaza Gartzia
  • Jantziak : Martin Harriague, Vanessa Ohl
  • Jantzien gauzatzea : Vanessa Ohl
  • Leku irudikapenaren eta puxken gauzatzea : Annie Onchalo, Frédéric Vadé, Gilles Muller
EKE

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana