Aldakan

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Otsailak 16
  • Aldakan

Txato Martín (ahotsa, perkusioa), Marcio Padoan (gitarra), Pablo Ramos (saxoa), Elías Toledo (tronboia), Asier Sanchez (tronpeta), Ibai Encina (bateria), Jimmy Bidaurreta (teklatua, synth bass), Sergio Lopez de Landache (congak)

2017an lagun talde bat elkartu eta Aldakan sortu zuen, erritmo afrolatinoekiko interesak eta jo, deskubritu eta aurkikuntza bakoitza partekatzeak ematen duen plazerak bultzatuta. Lehendik ere kide gehienek lan egin zuten elkarrekin Gasteiz Big Band, Ortophonk eta Turukutupa taldeetan.

Publikoarekin konektatzeko nahi bizia da proiektu honen muina, eta asmo hori agerian geratzen da beren kontzertuetako bakoitzean, eta Cumbia, Funk, Afrobeat, Chamame, Songo, Festejo, Plena eta Swing erritmoak biltzen dituen errepertorioan.

Hala, ospakizun bat da Aldakanen kontzertuetako bakoitza, non uztartu egiten diren dantza eta jarrera askea.

Donostia

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Otsailak 16
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Kutxa Kultur Kluba
    Andre zigarrogileak plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kutxa Kultur Kluba

Non

Euskadi, auzolana