Bilboko Inauteriak 2023: egitaraua

Bilbao 2023(e)ko otsailaren 17(e)tik 2023(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • Bilboko Inauteriak 2023: egitaraua

Bilboko 2023ko Inauteriak otsailaren 17tik 21era ospatuko diraAgendak jende guztiarentzako doako jarduerak biltzen ditu, eta herritarrek jai guztietan parte hartzeko eta inplikatzeko gonbita egiten du.

2023ko Aratusteak protagonismo handiagoa emango die aurten Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktore bikoteak antzeztuko dituen bere pertsonaiarik maiteenei, Farolin eta Zaranbolas.

Horrela, ohiko programarekin alderatuta dagoen aldaketa batek bikoteak antzezten dituen pertsonaiengan du eragina: Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa lekuz aldatuko da, eta, aurten lehen aldiz, Arriaga plazan hasiko da, 18:30ean, eta Plaza Barrian jarraituko du.

Umeentzako tailerrak ere lekuz aldatuko dira. Aurten, Plaza Barriko karpak hartuko du jarduera hori hilaren 18an, larunbat goizean eta arratsaldean, eta asteleheneko, 20ko, eta astearteko, 21eko, arratsaldeetan.

Izan ere, etxeko txikienak izango dira aurtengo edizioaren protagonista nagusiak. Ekitaldi nagusia, Eskoletako Umeen Desfilea, otsailaren 17an, ostiralean, izango da, 10:30ean, eta Bilboko 6 ikastetxek hartuko dute parte: Nuestra Señora del Pilar, Maestro Garcia Rivero, Mujika Eskola, Iparragirre Ikastola, Ave Maria eta Artxandape Ikastolak. Jolasak, dantzak, musikak, koloreak… inoiz baino gehiago inplikatuko dituzte umeak ibilbide osoan zehar, eta baita Plaza Barrira iritsitakoan ere. Bertan txokolatada tradizionala dastatu ahal izango dute, ikuskizun eta guzti.

Bilboko 2023ko Aratusteen programazioaren beste helburu nagusietako bat larunbatari, otsailaren 18ari, garrantzi handiagoa ematea da. Horrela, gauean, musika ikuskizun batek eta bi kontzertuk luzatuko dute festa Plaza Barrian.

OTSAILAREN 17TIK, OSTIRALETIK, 21ERA, ASTEARTERA

Otsailaren 17an, ostiralean, Bilboko Eskolen Aratusteetako Desfileak irekiko du eguna, 10:30ean. Ibilbidea Albian hasiko da eta Kale Nagusitik eta Areatzatik jarraituko du, Plaza Barriko karpara iritsi arte. Ordu erdi geroago, leku horretan bertan, ikasleek txokolatada goxoa dastatu eta Kolore Dantza ikuskizunaz gozatu ahal izango dute.

Egun horretan bertan, baina arratsaldean, 18:30etik aurrera, Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa izango da Arriaga Plazan, eta 19:15ean, berriz, Plaza Barrian egingo den epaiketa eta jende aurreko eskarnioa helduko dira. Jaiak leku berean jarraituko du 20:15ean, Aratusteetako Koplatxoen Lehiaketako garaileen emanaldiarekin.

Arratsaldean bertan, areto dantzak ere izango dira Bilbao Sozial Dantza taldearen eskutik (20:45ean) eta Asier Bilbaok “Enmaskarada” ikuskizuna eskainiko du (22:30ean).

MOZORRO LEHIAKETA

Otsailaren 18a, larunbata, bilbotarrek gehien espero duten eguna, 11:00etan hasiko da, elementu hauekin: umeentzako tailerrak Plaza Barriko karpan, Gargantua epaitegien gunean, eta Plaza Biribilean gure aratusteetako pertsonaia nagusien, Farolinen eta Zaranbolasen, gunea irekiko da. Erraldoi eta Buruhandiak ere kalera aterako dira 12:00etatik aurrera Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik Arriaga Plaza eta Zazpi Kaleak zeharkatzeko.

Eguerdiko hamabietan Larunbat Handiaren inaugurazio ekitaldia izango da Plaza Biribilean eta eszenatokiak Little Harlem Akademia taldearen swing tailerra hartuko du.

Ordu horretan bertan, baina Kale Nagusian, Bilboko Gaiteroek kaleak alaituko dituzte Adiskideak fanfarrearekin batera, eta Berastegi kaleko metroaren irteeran Banakako Mozorro Lehiaketan parte hartu gura dutenen izenak jasotzen hasiko dira. 12:15ak arte eman ahal izango da izena eta sari banaketa 16:45ean izango da Plaza Biribilean.

16:00etan kalejira tradizionala eta Aratusteetako Mozorro Lehiaketa klasikoa izango dira. Euren mozorro original eta dibertigarriak erakutsi gura dituztenek 16:00etan eman beharko dute izena Portuko Markesaren kalean. Kasu horretan, sariak 20:30ean banatuko dira Plaza Barrian.

Gainera, 17:30ean hasi eta 20:00ak arte, Sardinarekin “selfie” bat atera ahal izango da Berastegi kalean.

Edozein ospakizunetan ezinbestekoa den musika ere ez da faltako. 17:15ean kontzertua izango da Oinutsik erromeriarekin eta zirku kalejira Areatzatik.

Bestalde, Demode Quartet (21:30), Meridian eta Arde Marte (23:00) izango dira Plaza Barrian aratuste gaua animatzen arituko direnak.

Igandean, hilak 19, 18:30ean, dantzen txanda izango da Plaza Barrian, BETI JAI ALAI DANTZA TALDEAREN eskutik: “Aratusteak, plazara dantzan iluntzerarte”.

Hurrengo egunean, astelehenean, hilak 20, 12:30etik aurrera, familientzako unea izango da, Udal Musika Bandaren eta DJ Xaiboreen kontzertuekin eta arratsaldean, 16:30etik aurrera, umeentzako tailerrak Plaza Barrian.

Aratusteen agurra asteartean, hilaren 21ean, iritsiko da. Goizean, Udal Txistulari Bandaren kontzertuarekin, 12:30ean, Plaza Barrian, eta, arratsaldean, 16:30etik aurrera, umeentzako tailerrak egongo dira Plaza Barrian.

Eguna Sardinaren Ehorzketarekin amaituko da 20:00etan Arriaga Plazan, aurtengo jaiari amaiera emateko. Ikuskizuna 19:30etan hasiko da Plaza Barrian, kandelen banaketarekin.

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana