Neomak

Santurtzi 2023(e)ko Otsailak 18
  • Neomak

7 emakumeren ahotsak, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero eta dantzak. Tradiziotik edaten duen proposamena, baina irakurketa moderno eta taularatze berritzailean. Txikitandik musikan jardun duten zazpi emakume, aurrez Kepa Junkerarekin “sorginak” izenpean jardunak, orain proiektu berrian.

Taldearen izen bera (Neomak) aukeratu du taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz “ilargi berriak” esan nahi duen hitza. Zazpi emakume gazte, bizitza osoan trikiti munduan sustraituta egon - Kepa Junkerarekin sorginak bezala elkar ezagutu eta munduko txoko ezberdinetako oholtzetan arituak- baina gaur egungo musika berriagoetatik edan dutenak dira taldekideak. Bien arteko uztartze berezi bat egin eta proiektu tradizional bezain berritzaile bat sortu dute, soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahastuz. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz. 2022ko martxoan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu eta Alejandro “Jimbo” Páezek produzituriko lanean, “Ilargi berriak” eta “Hamen” aurrerapen kantuek arrakasta izugarria izan dute, udaberri eta udan kontzertu mordoa eskaintzeko aukera emanez, taula gainak eta beheak dantzan jarriz.

serantes.com

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana