Jazz uhinak hirian barrena 2022-2023: Coloma Bertran 4te

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Otsailak 21
  • Jazz uhinak hirian barrena 2022-2023: Coloma Bertran 4te

2022-2023ko Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren barruan.

Coloma Bertran. Violinista y compositora de jazz de espíritu ecléctico. Biolin klasiko eta garaikidean trebatu zen ESMuC ikastetxean, jakin mina eta kezka artistikoak piztu zizkion ingurune bizigarri batean. Bere panorama musikala zabaldu nahian, Dammarie Les Lys herrira (Frantzia) joan zen, Centre des Musiques Didier Lockwood ikastetxean biolin jazza ikastera. Frantzian ezagutu zuen jazzarekiko eta beste musika inprobisatuekiko grina, eta han sortu zituen bere lehen konposizioak, maisu izan zuen Didier Lockwood biolin-jotzaile frantziarraren irudia inspirazio iturri handi izanik. 2020an, Coloma Bertranek bakarkako debuta egin zuen Nocturns i diamants (Segell Microscopi, 2020) lanarekin, hainbat musika proiektutan parte hartu ondoren, hala nola: Càntut – Belda & Sanjosex, Les Violines, Guillem Roma, Elena Gadel, Sabor de Gràcia, Obeses eta Fundacion Tony Manero. Bartzelonako eszenan jada ospea hartuta, Coloma Bertranek Principis (Segell Microscopi, 2022) aurkeztu du orain, ibilbide luzeko musikariz osatuta dagoen eta eragin multikulturala duen jazz laukote bati egindako proposamena. Disko berria Vic hiriko L ‘Atlàntida entzunaretoan aurkeztuko da, 2022ko martxoan.

Banda. Amalgamari buruzko bere ikuspegi artistikoari jarraituz, Coloma Bertranek bere lengoaia propioa garatu du, non lotura eta kultura aniztasuna etengabeak diren. Haren soinu poliestilistikoak nortasun handia erakusten du, hala agertokian nola estudioan. Haren musikak askotariko soinu denboragabeak biltzen ditu: jazzetik abiatzen dira, eta bluegrass-era hurbiltzen dira, world music erreferentziekin jolastuta. Principis lanak soinu identitate pertsonal nabarmena eta paregabea erakusten du. Coloma Bertran Quartet taldeak musikari ezagunak ditu, eta estiloen ezagutza zabala.

Principis. «Principis esentzia da, sustraia, jaiotza, jatorria, lehen unea, oinarria, etika; bihotza da, pentsamendua, egia». Principis (Segell Microscopi, 2022) da Coloma Bertranen bakarkako bigarren diskoaren izenburua. Jazz transkulturaleko disko honetan zortzi konposizio propio estreinatuko ditu, bai eta Quim Abramo gitarristaren Fiona ‘s in da house kantua eta Richard Rodgers eta Oscar Hammersteinen My favorite things ospetsuaren egokitzapen oso pertsonala ere. Principis Jaume Figueresek grabatu zuen Estudis Ground estudioan, 2021eko uztailean. Panxii Badii izan zen nahasketaren egilea, eta Victor Garciak masterizatu zuen, Ultramarinos Mastering estudioan.

  • Coloma Bertran: biolina
  • Quim Abramo: gitarra elektrikoa
  • Franco Molinari: kontrabaxua
  • Joan Carles Aguerri: bateria

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana