Euskadiko Orkestra: "Esnaera"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Otsailak 22
  • Euskadiko Orkestra: "Esnaera"

R. Lazkano: Mare Marginis (erabateko estreinaldia)
G. Mahler: 5. Sinfonia

Robert Treviño, zuzendaria
Alexandre Tharaud, pianoa

2023a euskal musikarako garrantzitsua izango den ekitaldi batekin hasiko du Euskadiko Orkestrak, Ramon Lazkanoren pianorako kontzertu berri baten estreinaldiarekin, hain zuzen. Mare Marginisen, Radio Francek, Euskadiko Orkestrak eta Westdeutscher Rundfunk WDRk elkarrekin egindako enkarguan, donostiarrak zera islatu nahi izan du, «urik gabeko itsaso bat, muga baten lekua ere badena, ilargian ikusezin dena ikusgai denetik bereizten duen muga bat». Alexandre Tharaud, kultuko pianojole bihurtu dena errepertorio frantsesera oso modu pertsonalean hurbiltzen delako, teklatuaren aurrean jarriko da erabateko estreinaldi honetan. Bigarren zatian, Robert Treviñok beste behin erakutsiko digu Mahlerren musikarekin antz handia duela. Odoljario bat jasan eta hilzorian egon ondoren konposatu zuen Mahlerrek 5. Sinfonia. Lehengoratzen ari zela, hausnartzen hasi zen Mahler hainbeste borrokatu ondoren bere bizitzan lortu zuen guztiaz; hausnarketa horren ondorioz, esnatzearen sinfonia hau idatzi zuen, tronpeta-solo izugarri batekin hasten dena.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana