Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia 2023: "Lakoste"

Bilbao 2023(e)ko Otsailak 23
  • Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia 2023: "Lakoste"

2023ko Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren barruan.

Aldaketa abian da. Froga zientifikoetan oinarrituta
baieztapen hau egin dezakegu hemen eta orain:
hilabete batzuen buruan Ganimedes eta Raticulinetik
etorritako zoro andanek hartuko dute lur planeta.

Dantza, birao, kaka, musika eta zalapartaz beteko dituzte kaleak  eta ordura arte defendatzen genuenak ez du zentzurik izango jada.”

Ironiaz zipriztindutako testu honetik hasten da “Lakoste” bakarrizketa. Bertan pertsonaia surrealista batek hainbat gai partekatuko ditu ikuslegoarekin zuzenean: artisten bizimodua, arrarotasuna, familia estandarra, menopausia… Umore absurdoak eta bufoien lengoaiak zeharkatzen duen proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarenan barrea zein hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz.

  • Testua eta antzezlea: Eneritz Artetxe
  • Zuzendaritza eta ekoizpena: Dxusturi teatroa
  • Kanpo begirada: Patricia Urrutia
bilbao.eus/

Laburrean

Non