"Abundance"

Sopela 2023(e)ko Otsailak 24
  • "Abundance"

Desioari eustea ordena publikoari eustea da, baina baita dike bat altxatzea ere, beste persona batzuekin izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean. Desioa askatzeak, aldiz, areagotu egiten ditu gure zentzumenak, baina erreakzio kimiko orori dagokion bezala, kaosa sortzea eragiten du.

OSA+MUJIKA konpainiaren oholtzarako laugarren dantza pieza izango da ABUNDANCE. Plazera eta desioa landuko dituen lan honek 50 minutu inguru iraungo ditu eta 5 interprete izango ditu. Aurreko lanetan bezala gai nagusiari paraleloan gizarte gaiak jorratuko ditugu, talde anitza taularatuz eta arlo estetikoa, dramaturgia eta koreografia osotasunean landuz.

Informazio gehiago: Abundance, Osa + Mujika.

 

 

sopela.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana