Klasikoak Sokairera
Sokaire biolin-jotzaileen duoak musika klasikoaren garaietan murgilduko gaitu, Barrokotik gaur egunera arte. Beren instrumentu akustiko eta elektrikoekin esperientzia pertsonalez betetako ezohiko ibilbide umoretsu batetik eramango gaituzte. Kontzertu pedagogiko antzeztu berezi honetan, beren errepertorioa interpretatuko dute loopak eta oinarri elektronikoak lagun dituztela.
Biolin-jotzaileak:
Itxaso Díez
Noemí Santamaría