"Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Otsailak 25
  • "Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa"

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.

Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.

Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2023(e)ko Otsailak 25
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana