MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.
Ia hiru hamarkadatako desberdintasunarekin, Matxalen Bilbaok eta Natalia Garcíak zerbait pertsonala partekatzen dute: dantza. Pretentsiorik gabe eta begirada ludiko batetik transmisioa denboraren iragaiteaz hitz egiteko abiapuntu gisa agertzen dute.
Serenity Suite heldutasun artistiko handiko pieza da, bai idazketa koreografikoan, nola interpretazioan ere. "Denboraren joanaren" gaiak pieza osoa zeharkatzen du, modu sotilean, ardurarik gabe, nostalgiarik gabe. Bikote bat zeinetan Matxalenek "espazio-denbora" kudeatzeko duen gaitasuna erakusten jarraitzen du.
Oso bikote hunkigarria, abstrakzioz nahastutako adierazkortasun oso diskretuarekin. Dantza eskuzabala, jendetsua eta aldi berean oso soila, funtsezkoenera doana eta iskanbilarik gabe hedatzen dena.
PLAZA MUGATUAK: Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea.