EUSKOPLAYk (Playmobileko bildumagileen Euskal Elkarteak) publikoak izugarri gustuko izango duen erakusketa antolatu du; bertan, Erdi Aroko gaztelu bat eta zaldunak, zoo bat eta Euskadiko industrializazioa aurkituko ditugu, eta, gainera, bildumazaletasuneko benetako altxorrak diren eta gure irudimena martxan jarriko duten dioramak ikusteko aukera izango dugu.