"Fortes insenta"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko otsailaren 28(e)tik 2023(e)ko apirilaren 16(e)ra
  • "Fortes insenta"

Arabako artisten lehen bienal piktorikoa, FORTES INSENTA 2023

Inspirarte Elkarte Soziokulturalak sustatzen du proiektu kultural hau, non zortzi margolari Arabako hainbat esparru profesionaletan diharduten emakumeak hartuko baitituzte inspirazio-iturri. Haien bizipenak partekatuz, bakoitzaren ibilbide pertsonalean lagunduko diegu, hazkunde-bide batean. Gure eta gure sentsazioen arteko sinergia guztiak izango ditugu gure pintura garaikideko erakusketa garatzeko giltzarri.

Bide-gurutzaketa hori interpretatzeko lanari ekingo dio Araban bizi den zenbait artistek, bakoitzak bere ibilbide berezia artearen munduan: muralistak, pintoreak, diziplina anitzeko artistak eta baita FORTES INSENTA Lehen Bienal Piktorikoaren memoria garatuko duen –eta aldi berean erakusketaren parte den– argazkilari bat ere.

Hauek dira artistak: Amaya Camoeiras, Blanca Abajo Alda, Verónica Werckmeister, Karol Fernández Arberas, Estibaliz Vera, Miren Elorrieta, Susana Camoeiras eta Marijo Lojo Escalante.

“FORTES INSENTA”: Valiente Insensata izena hautatu dugu proiekturako: izan ere, sarri askotan batere sostengurik lortu ez izanagatik, aurrera egin izan dugu, hala ere gure amets eta helburuen bila.

Murgil handia hartu dugu gure lana ATARIAren erakusketa-gunearekin harremanetan jartzeko lotura-elementu, hegazti horren bidez Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroari keinu bat eginez.

Lekua: Ataria

Data: otsailaren 28tik apirilaren 16ra


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko otsailaren 28(e)tik 2023(e)ko apirilaren 16(e)ra
  • Ordutegia11:00 - 19:00
  • LekuaAtaria
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non