Arabako artisten lehen bienal piktorikoa, FORTES INSENTA 2023
Inspirarte Elkarte Soziokulturalak sustatzen du proiektu kultural hau, non zortzi margolari Arabako hainbat esparru profesionaletan diharduten emakumeak hartuko baitituzte inspirazio-iturri. Haien bizipenak partekatuz, bakoitzaren ibilbide pertsonalean lagunduko diegu, hazkunde-bide batean. Gure eta gure sentsazioen arteko sinergia guztiak izango ditugu gure pintura garaikideko erakusketa garatzeko giltzarri.
Bide-gurutzaketa hori interpretatzeko lanari ekingo dio Araban bizi den zenbait artistek, bakoitzak bere ibilbide berezia artearen munduan: muralistak, pintoreak, diziplina anitzeko artistak eta baita FORTES INSENTA Lehen Bienal Piktorikoaren memoria garatuko duen –eta aldi berean erakusketaren parte den– argazkilari bat ere.
Hauek dira artistak: Amaya Camoeiras, Blanca Abajo Alda, Verónica Werckmeister, Karol Fernández Arberas, Estibaliz Vera, Miren Elorrieta, Susana Camoeiras eta Marijo Lojo Escalante.
“FORTES INSENTA”: Valiente Insensata izena hautatu dugu proiekturako: izan ere, sarri askotan batere sostengurik lortu ez izanagatik, aurrera egin izan dugu, hala ere gure amets eta helburuen bila.
Murgil handia hartu dugu gure lana ATARIAren erakusketa-gunearekin harremanetan jartzeko lotura-elementu, hegazti horren bidez Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroari keinu bat eginez.
Lekua: Ataria
Data: otsailaren 28tik apirilaren 16ra