"La Serpillère de Monsieur Mutt"

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Otsailak 28
  • "La Serpillère de Monsieur Mutt"

La serpillère de Monsieur Mutt (Mr. Mutt-en lanbasa) lanean, Marc Lacourt koreografo eta dantzariak, objektuak dantzaraziz, umetxoak gonbidatu nahi ditu artearen historiaren aztarnari jarraitzera, eta keinuaren eztitasunarekin eta dantzaren plazerarekin bat egitera. Ikusle ttikien konplizitateak lagundurik, eta irudimenez eta era ludikoan, lanbasa misteriotsu hori Gioconda bihurtuko da, airean altxatuko da Nijinski Handia bezala, eta bat-batean… artea armairutik aterako da. Ikuskizunaren barnean zuzenean parte hartuz, haurrei gonbit egiten zaie gauzei buruz duten begirada aldatzera, objektua obra bihurtzen duen keinua deskubritzera (DIN-A4 orri bat orekan hegan, bizikleta-gurpil bat aulki baten gainean), irudimena hegan utzita.

Fintasunez, ikuskizunak esperientzia berriak ezagutu eta sentitzeko aukera ematen die haurrei. Marcel Duchamp-en “pixatokiak” edo “botila-euskarriak”, edo Joseph Beuys-en “piano mozorrotuak” inspiraturik, Marc Lacourtek erakusten du artea nonahi dagoela, baldin eta huraxe ikusi nahi baduzu.

  • Dramaturgia, eszenaratzea, koreografia eta interpretazioa: Marc Lacourt.
  • Ekoizpena: MA Compagnie

Laburrean

Non