"Laranjen artean"
"Laranjen artean" erakusketa Mediterraneoko paisaiaren, emakumearen eta gizartean duten rolaren eta laranjen arteko harremanaren miaketa pertsonala da. Laranjak haurtzaroko ikono eta hari nagusi dira bere obran. Erakusketak paisaiatik erretraturainoko hainbat koadro biltzen ditu, ikuspegi bakar eta sinbolikoa bilatuz. Laranjak Sus Nacherren haurtzaroko sinboloa eta Sortaldean igarotako uden oroigarri dira, laranjondo-zelaiez inguratuta eta ilunabar mistikoei begira. Paisaia bero eta lau horiek inspirazio handia dira bere obrarako, eta koadro bakoitzean lasaitasun eta kontenplazio sentsazio bera atzematea du helburu. Erakusketak emakumeen erretratuak ere biltzen ditu, artistaren inspirazioa irudikatzen dutenak. Fruta oparotasunaren, desiraren eta indarraren sinboloa da, emakumearengan pertsonifikatzen diren ezaugarriak. Erretratuek pastel tonuak eta kolore beroak dituzte, hondoarekin bat egiten dutenak, eta emakumeen begiradak irmoak eta kezkagarriak dira, zerbait kontatu nahi balute bezala.
Saioa Burutaran, Sus Nacher, (Donostia, 1986) Arte Ederretan lizentziadun artista da, Milango Unibertsitatean. Modako diseinuan ere graduatu zen Felicidad Ducede eskolan. Bartzelonan modako nazioarteko konpainia nagusientzat diseinatzaile gisa ekin zion bere ibilbide profesionalari. 2010ean, jaioterrira itzuli zen, eta, ordutik, irakaskuntza eta margolari-karreraren garapena uztartzen ditu. Erakusketa kolektibo eta indibidual ugari egin ditu hainbat hiritan, hala nola Valentzian, Milanen edo Bartzelonan. Agentzia eta argitaletxeentzat etengabe ekoizteaz gain, bi album propio argitaratu ditu. Estilo oso ezagunaren jabe izanik, sinbolismo beroa eta marra lausotua ezaugarri dituen unibertso propiodun bat garatzea lortu du, hizkuntza bakar batez hornitzen dutena.
"Urtaroak"
Erakusketa "Urtaroak. Ordu batetik hamarretara" liburu infantilaren originalen bilketa bat da. 40 irudi dira, 10 urtaro bakoitzeko, eta paper gaineko gouache teknikarekin eginak daude. Proiektua 2022ko Irailean hasi zen eta haurten argitaratuko da Denonartean argitaletxearekin. Udako gauetan, leihotik begiratzen dugunean, su artifizialak ikus ditzazkegu. Udaberrian izarrek indar handiagoz distiratzen dute. Neguan elurra ikusten dugu eta udazkenean hostoak erortzen. Lau urtaroak desberdinak dira, horietako bakoitzean egiten ditugun gauzak bezala. 40 irudi hauetan zehar, gure protagonistaren eskutik bidaiatuko dugu. Protagonistak ibilbide bat egingo digu urtaro bakoitzean, ordu batetik hamarretara.
Maite Rosendek (1991) ilustrazioa eta horma-pintura ikasi zituen bartzelonan. Erakusketa ugari egin ditu eta haur eta gazte literaturaren arloan lan egin du Mamut (Bartzelona) eta Denonartean (Iruñea) argitaletxeekin. Iberoamerica Ilustra (Mexiko, 2021) eta Bologna Liburua Azokan (2023) aurkeratua izan da.