"Pablo Sorozabal" Hari Laukoterako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa 2023

Errenteria 2023(e)ko otsailaren 28(e)tik 2023(e)ko irailaren 30(e)ra
  • "Pablo Sorozabal" Hari Laukoterako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa 2023

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak (Asociación Vasco-Navarra de Compositores Musikagileak) lehiaketa honen hamazazpigarren edizioa antolatu dute. Lehiaketa honen helburua hari-laukoterako konposizioa sustatzea da, sortzaile gazteenak lan originalak idaztera animatuz.

Aurten ere, Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, hari-laukoterako obrak sortzera bideratutako nazioarteko musika-konposizio lehiaketa ospetsu honen oinarriak
aurkeztu ditu. Lehiaketa horren azken edizioan, 2021ean, 160 obra baino gehiago jaso zituen, 35 nazionalitate ezberdinetako konpositoreek idatziak. Edizio honetan ere edozein nazionalitatetako konpositoreek parte har dezakete, 1987tik aurrera jaiotakoek, eta aurkeztutako partituren estetika eta teknikak erabat libreak dira. Elkarte antolatzaileak behin eta berriz azpimarratzen duen baldintza bakarra obren originaltasuna da, hau da, aurkeztutako musika ez dela jendaurrean edo bitarteko mekaniko edo digitalen bidez argitaratu edo estreinatu. Gainera, Musikagileak taldeak hautagaien anonimotasuna gordetzeko konpromisoa hartzen du, musika erabat inpartzialki epai dadin, eta, beraz, partiturek ez dute konpositorearen izena edo izengoitia jasoko, obraren izenburua baino ez. Epaimahaia ospe handiko hiru musikagilek eta/edo zuzendarik osatuko dute, eta sari bakarrak 3.000 euroko diru-hornidura izango du, eta obra irabazlearen estreinaldia Cikada String Cuartetek Donostiako 2024ko abuztuan Musika Hamabostaldian emango duen kontzertuan burutuko da. Interesa duten konpositore guztiek deialdiaren oinarriak hemen kontsulta ditzakete: https://www.musicalchairs.info/es/competitions/3466?ref=5 eta proposamenak sorozabalcontest@musikagileak.com helbidera bidal ditzakete, 2023ko irailaren 30a bitartean.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2023(e)ko otsailaren 28(e)tik 2023(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaErrenteria

Non

Euskadi, auzolana