Kortak edo Saroiak mendietako lursailak dira. Euskal Herrian forma biribila dute ezaugarri, esparruaren erdian kokatutako harri handi batetik abiatuz trazatzen dena. Erakusketa honek horien jatorria, erabilerak eta garapen historikoa azaltzen ditu.
Erakusketa honetan korta edo saroien misterioak azaleratzen dituen ikerketa bat jasotzen da. Abizenak, baserriak eta paisaia eman zizkiguten. Guk sortu genituen. Inguruan ditugu. Gauza horiek guztiak argitzeko oinarrizko kontakizuna da honakoa; panel, kartografia historiko, dokumentazio eta jatorrizko zedarrien bidez, egun ahaztuta ditugun elementuotara hurbilduko gaituena.