Josefina, Magdalena, Dolores Isabel, Rosario… Horiek dira protagonisten izenak. Niretzat, benetako heroiak dira: bizimodu guztiz latza izan zuten askotariko emakumeak, gertatu zitzaiena merezi ez zutenak eta inoiz justizia egin ez zaienak. Talde honek, dramaturgiaren bidez frankismoaren aurkako erresistentziaren zelula txiki bat bezala sortuak, bere ahotsa entzunarazi nahi du inork entzun nahi ez duen lekuetan. Horixe da haien zeregina, haien gatazka eta haien drama.
Eta zergatik idatzi hau? Ez al zen hobe izango orrialdea pasatzea, isiltasunean moldatzea eta hori guztia atzean uztea? Inoiz ere ez. Batzuetan isilik egotea gezurra esatea baita. Eta oraingoan ere hitzak bidea ireki behar du, oihala altxatu eta zauriak azaleratu, aireak zauri horiek senda ditzan eta, horrela, historiaren haragia ustel ez dadin, hori gure oraina kondenatzea izango bailitzateke. Ikusten ari gara. Bizitzen ari gara. Deitoratzen ari gara. Hitz egitea, esandakoa errepikatzea, barruraino sartu arte, hezurrek ulertu arte. Horixe da Oroimenaren Ama horien zeregina. Jakinda orduan, eta orduan bakarrik, hartu ahalko dugula arnasa askatasunez.
Alberto Iglesias