San Martin Auzo Elkarteak 2022-2023 ikasturtean Marrazketa eta Pintura tailerretan egindako lanen erakusketa antolatu du.Tailer hauetan parte hartzea mundu guztiari irekita dago, eta horrela, erakusketa honetan 14 eta 89 urte bitarteko pertsonen lanak aurki ditzakegu, gaur egungo gizartearen belaunaldien arteko irudia eskainiz.Erakusketa honekin, elkarteak 2021ean hasi zuen bideari jarraitu nahi dio: udako hilabeteetan Luis de Ajuria adinekoen egoitzan egin zituen lanak aurkeztuz. Dagoeneko erreferentzia bihurtu da auzoarentzat, egoiliarrentzat, familientzat eta egoitza horretako langileentzat, eta orain Pilarreko Gizarte Etxeak ere parte hartzen du.
San Martin Auzo Elkarteak 40 urte baino gehiago daramatza auzoaren funtzionamendu egokiaren alde lanean, eta arte-, kultura-, kirol- eta gizarte-jarduera desberdinak eskaintzen dizkie Gasteizko herritar guztiei.