Martxoaren 3tik ekainaren 1era bitartean Plentziako Udaletxeak Mairin Mitchell, irlandar jatorriko kazetaria, ezagutzeko aukera ematen du.
1958an, Mairinek Acurioren odisea eleberria argitaratu zuen Elkanoren kontramaisu bermeotarra zena protagonista harturik. Gainera, euskal nabigatzaileei buruzko kronika ugari idatzi zituen, euskal kulturako hainbat pertsona esanguratsurekin harreman estua izan zuen, hala nola José de Artecherekin, Koldo Mitxelenarekin, Manuel de Irujorekin eta Tolosan eta Zumaian ere bizi izan zen.