"Bake lehorra"

Gernika-Lumo 2023(e)ko Martxoak 4
  • "Bake lehorra"

Amorebietan, Serrano Generala eta Orue Diputatua bakea negoziatzen ari dira, amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan; piramide sozialean apur bat beherago, ateaz bestaldean, alde biotako ofizialek (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mespretxua aireratzen duten bitartean; gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal bat fusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte; une hartan bertan, bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari dira, haur baten hilobiaren aurrean, liberalen eta karlisten arteko liskarraldi batean irtendako bala galdu batek hildako haurra; inork ez daki bala zein aldetik irten zen.

Eszena horiek guztiak tartekatu eta kateatzen dira narrazioan. Zenbat eta gorago joan gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua. Handiagoa erremina eta gorrotoa.

  • Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
  • Aktoreak: Mikel Losada eta Aitor Fernandino
  • Gune sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
  • Eszenografia: Alberto Manzarbeitia
  • Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
  • Argiztapena: David Rodriguez
  • Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
  • Ko-ekoizlea:  Amorebieta-Etxanoko Udala
Tartean Teatroa

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana