Gure Ahotsak 2023: Olatz Salvador

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 4
  • Gure Ahotsak 2023: Olatz Salvador

Gure Ahotsak 2023ren barruan.

Olatz Salvador (ahotsa, gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Jagoba Salvador (baxua), Ander Zulaika (bateria, teklatuak)

Olatz Salvadorren ahotsak, belarrira xuxurlatutako garrasi horrek, eta inguratzen duen musikak, ahuldadearen indarra eta edertasuna erakusteko dohaina dute. Eta bide batez, norberaren hauskortasunaren xarma ezagutzen laguntzen digute. Geure burua inoiz baino ederragoa sentitzen dardarka gaudenean.

Zintzilik diskoaren ondoren, Aho Uhal bigarren lanean hainbat lagun izan ditu, Idoia Asurmendi, Rozalen edota Iván Ferreiro, besteak beste; eta hau aurkezten ibili da Euskal Herrian eta munduan barrena orain arte. Bira honi amaiera emateko kontzertu berezi gutxi batzuk emango ditu, aipatu lan honetan bidelagun izan dituenez inguratuta, Aho Uhali merezi duen agurra eskaintzeko.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana