Antonio Oyarzabal: "La Muse oubliée"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 7
  • Antonio Oyarzabal: "La Muse oubliée"

Antonio Oyarzabalek grabaturiko La Muse oubliée lanari 5 izar eman dizkio BBC Magazinek, eta Fanfare aldizkariak (AEB) 2021eko piano-musikako 5 disko onenen artean aukeratu du. Kontzertu honetan, piano-jotzaileak soinu-bidaia bat egingo du emakumeen konposizioan barrena, Barrokotik hasi eta aro garaikideraino, diskoan agertzen diren konpositoreak zein beste batzuk interpretatuz. Oraingo honetan beste artista batzuk gehitu dira, haien musikaren bidez ez ezik Karmele Larrinaga aktorearen bitartez ere ezagutuko ditugunak, haiei buruzko hainbat kapitulu eta pasadizo kontatuko baitizkigu. Poemak, gutunak eta, jakina, gaur egunera arte iritsi den musika bikaina direla medio, arratsalde bat emango dugu haien garairako hain ezohikoak izan diren emakume horien bizitzetan murgilduta.

Programak hamahiru emakume konpositoreren piano-piezak hartzen ditu barne: Mana Zucca (Prelude op. 73), Amy Beach (Scottish Legend), Mel Bonis (Femmes de Légende), Élisabeth Jacquet de la Guerre (klabezinerako pieza-sorta), Ethel Smith (Klavierstücke in E), Clara Wieck-Schumann (Drei Romanzen op. 21), Lili Boulanger (Trois Morceaux pour piano), Emiliana de Zubeldia (Esquisses d’une apres midi Basque), Germaine Tailleferre (Pastorale; Deux Pièces), Ruth Crawford Seeger (Prelude nº 6), L?cija Gar?ta (Prelude in E), Vitezslava Kaprálová (April Preludes) eta Fanny Mendelssohn (Melodie op. 4 nº 2).

Antonio Oyarzabal 1989an jaio zen Bilbon, eta Londresen bizi da gaur egun. Piano-jotzaile bakarlaria eta ganberakoa da Master eta Artist Diploma ikasketak egin zituen Londresen, Guildhall School of Music and Drama eskolan. Londreseko Barbican Hall-en (2017) eta LSO St Luke’s delakoan (2018) egin zuen debuta. Trisquel Arts Ensemble taldeko kide fundatzailea da, eta bikotea osatzen du halaber Emma Besselaar txelo-jotzailearekin. Haren ibilbide luzean musikari ospetsuekin batera jo du, besteak beste Andrew Marriner, Caroline Palmer, Matthew Jones eta Allegri Quartet-ekin. Antonio Oyarzabalek hirugarren diskoa aurkeztuko du Arriaga antzokian: La Muse Oubliée (IBS Classical 2020), kritika bikainak jaso dituena. Aurretik beste bi CD argitaratu zituen: The Inner child (Orpheus Classical 2017) izenekoa eta J. Martínez Villar (ARSIS, 2019) euskal konpositorearen lanari buruzkoa.

 Taldea

  • Pianoa: Antonio Oyarzabal
  • Antzezlea: Karmele Larrinaga

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana