Gure Ahotsak 2023: Neomak

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 7
  • Gure Ahotsak 2023: Neomak

Gure Ahotsak 2023ren barruan.

Eneritz Aulestia MutilozabalAlaitz Escudero UnanueGarazi Otaegui LasarteAmets Ormaetxea Ezpeleta (ahotsa, panderoak), Leire Etxezarreta LearretaIrati Gutierrez ArtecheMaria Lasa Hilario (ahotsa, trikitixa, panderoak)

Neomak taldeak trikitixa tradizionalaren soinu organikoa teknologia berriek eskainitako doinu elektronikoekin uztartzen ditu, orain arte ezarritakoarekin haustera etorriz. Tradiziotik datozen kontu zaharrak kanta berri bilakatu eta ikus-entzulearen barrenak astintzera datozen zazpi emakume gazte dira, eta beraien lehen disko honekin, kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak dantzan jarriko dituen esperientzia bereizgarri batekin datoz.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana