Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania
Maigret komisarioak emakumeen hiltzaile arriskutsu bati aurre egin behar dio. Ez dago loturarik biktimen artean, baina guztiek dituzte ezaugarri fisiko komun batzuk, eta modu berean hil dituzte. Emaitzarik lortu ez den hainbat galdeketa eta ikerketa egin ondoren, Maigretek kriminalaren benetako identitatea deskubritzeko plan arriskutsu bat proposatzen du. Georges Simenonek sortutako detektibearen pertsonaia Jean Gabinek antzezten duen hiru filmetatik lehena.