Vacia, (una mujer tras la puerta) bakarrizketa bat baino gehiago da, eta hainbat pertsonaia biltzen dituen antzezlana dela esan liteke, aurpegia ematen duen bakarra Maria protagonista izan arren.
María emakumea da, etxekoandra. Giltzapean bizi da, bakartuta, eta senarrak tratu txar fisiko eta psikologikoak ematen dizkio.