Martxoaren 13tik 26ra Arma plazan astelehenetik igandera, zabalik egongo da aurtengo CIMASUBera aurkeztutako argazki onenen erakusketa.
Ordutegia:
Erakusketa bakoitzean mundu osoko itsaspe ezberdinetan bizi diren espezie harrigarri eta erakargarrienak modu bitxietan ikustera garraiatuko gaituzten 24 argazki handitze ikusteko aukera izango dugu. Naturaren edertasuna eta honekiko gizakiaren bidegabekeria elkarrekin ikusteko aukera emango digutenak.
Mundu osotik aurkeztu diren ia 300 argazkietatik 24 hoberenak erakutsiko ditugu eta hauen artean azpimarratzekoak dira edizio honetako garaileak, Luc Rooman (Belgika), Martin Broen (Estatu Batuak), Tom Shesinger (Israel), Plamena Mileva (Bulgaria), Aldo Gustavo Galante (Argentina), Iñaki Alcalde (Gipuzkoa).