dFERIA 2023: egitaraua

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko martxoaren 13(e)tik 2023(e)ko martxoaren 16(e)ra
  • dFERIA 2023: egitaraua

Aurten, martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Edizio honetako gaia FAKE izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2023ko programazioa. 28 konpainiaren 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.

2023ko programazioak maila handiko ikuskizunak izango ditu. Nobedade bezala zirku ikuskizun bat izango da (Gap of 42, Chris Iris), helduentzako txotxongiloak (Celestina infernal, Teatro Corsario) eta naziorte mailan ezaguna den Diptych: The missing door and The lost room dantza pieza. 

dFERIAren hurrengo edizioko kartelaren sortzailea Jokin Oregi —#MrSortwo— dugu. Egilearen hitzetan, irudiak, eszenografia eta antzerkiaren funtsa abstrakzioarekin eta figurazioarekin nahasten ditu, "brotxakada pare batekin antzerki oihal bat irudikatuz eta paisaia bat asmatzeko bertan sortzen diren espazioekin jolastuz".

Gaiari dagokionez, antzerkiari beti aitortu zaio gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dela. Kasu honetan, dFERIAk gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fakeak leitmotivtzat hartuta. Zurrumurruak, gezurrak, faltsukeriak, iruzurrak, engainuak, amarruak, gezurrezko salaketak eta aldrebeskeriak jorratuko dira, ondoko afekzioak —besteak beste— eragin ditzaketenak: irizpiderik eza, buruzko orientaziorik eza eta informazio falta. Teknologia berrien erabilera masiboagatik (blockchain...) eta espiritu kritiko gero eta apalagoa duen gizarte batean gizabanakoak manipulatzeko ahalmen gero eta handiagoagatik, informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik, bistan da puru-purian dagoen gaia dela.

EGITARAUA

MARTXOAK 11

 

MARTXOAK 12

 

MARTXOAK 13

 

MARTXOAK 14

 

MARTXOAK 15

 

MARTXOAK 16


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko martxoaren 13(e)tik 2023(e)ko martxoaren 16(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • HizkuntzaElebietan
  • Info Gehiago

Non