Aurten, martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Edizio honetako gaia FAKE izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2023ko programazioa. 28 konpainiaren 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.
2023ko programazioak maila handiko ikuskizunak izango ditu. Nobedade bezala zirku ikuskizun bat izango da (Gap of 42, Chris Iris), helduentzako txotxongiloak (Celestina infernal, Teatro Corsario) eta naziorte mailan ezaguna den Diptych: The missing door and The lost room dantza pieza.
dFERIAren hurrengo edizioko kartelaren sortzailea Jokin Oregi —#MrSortwo— dugu. Egilearen hitzetan, irudiak, eszenografia eta antzerkiaren funtsa abstrakzioarekin eta figurazioarekin nahasten ditu, "brotxakada pare batekin antzerki oihal bat irudikatuz eta paisaia bat asmatzeko bertan sortzen diren espazioekin jolastuz".
Gaiari dagokionez, antzerkiari beti aitortu zaio gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dela. Kasu honetan, dFERIAk gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fakeak leitmotivtzat hartuta. Zurrumurruak, gezurrak, faltsukeriak, iruzurrak, engainuak, amarruak, gezurrezko salaketak eta aldrebeskeriak jorratuko dira, ondoko afekzioak —besteak beste— eragin ditzaketenak: irizpiderik eza, buruzko orientaziorik eza eta informazio falta. Teknologia berrien erabilera masiboagatik (blockchain...) eta espiritu kritiko gero eta apalagoa duen gizarte batean gizabanakoak manipulatzeko ahalmen gero eta handiagoagatik, informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik, bistan da puru-purian dagoen gaia dela.
MARTXOAK 11
MARTXOAK 12
MARTXOAK 13
MARTXOAK 14
MARTXOAK 15
MARTXOAK 16