Etorkizun iraunkorretara lerroak marrazten. 2023ko Martxoaren 13tik 26ra, Arte Ederren Fakultateko Erakusketa Aretoan (Leioa).
Erakusketa honek “Lerrotuz: GJHen erronkei aurre egiteko marrazketaren esparruan prozesu sortzaile eta profesionalizatzaile berriak” proiektuaren emaitzak erakusten ditu (proiektuaren kodea: IKD i3 2022-13). Proiektu horrek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren IKDi3 Laborategia hezkuntza-berrikuntzako proiektuen 2022-2023 deialdian jaso zuen finantzaketa.