dFERIA 2023 egitarauaren baitan.
Un elogio sobre la vejez ikuskizun ezohikoa da, 72 eta 94 urte bitarteko protagonistekin, zahartzaroari, hauskortasunari eta indarrari gorazarre egitea bilatzen duena. Bidaia sentsorial eta emozionala proposatzen du, arteak gaur zahartzeak suposatzen duenari buruzko ikuspegi estereotipatuak eta ereduak nola eraiki, iraunarazi eta nola aurre egin ditzakeen hausnartzera garamatzana.
Mafalda Saloio aktore eta sortzaileak zuzenduta, Donostiako Egia auzoko adinekoekin eta Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) musikarien partehartzearekin batera, gorputzaren, ahotsaren, musikaren eta emozioen bidez adinari buruzko aurrekontzepturik gabeko ikuspegia lantzea du helburu.