"Rey Desnudo y Chico Muerto"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 17
  • "Rey Desnudo y Chico Muerto"

Izan ere, 58 segundo irauten ditu Rey desnudo y chico muerto lanak. Bilboko Casilda Iturrizar parkean gertatzen da, 2016ko ekaineko egunsenti batean. Bi lagun: Jon Zabalbide eta Christian Odriozola. Bat egiten duten bi begirada. Bideo biral bat.

Hedatu eta uzkurtu egiten dira 58 segundo horiek, denborak egin ohi duen legez, eta bi mila urte atzera garamatzate, antzinako Erromako enperadore nerabe batengana; edo Federiko II.aren garaiko Prusiara joango gara 58 segundoz, hura bigarren agintari goren eta errege izan aurreko sasoira; edo 1986ko Japoniara joko dugu 58 segundoz, edo mila milioi herritar anonimoren esperientzietara, non denbora eta espazioa partekatzen baitituzte errege hilek eta mutil biluziek.

Klase sozial eta jatorri desberdinetako gizonak eta emakumeak harrapatuta geratzen dira 58 segundoz, eta errealitate bera dute denek: modu ez-konbentzionalean maite dute norbait. Gau bero batean, erdi hutsik dagoen parke batean, zenbait erabaki pilatzen dira big-bang batean eta oraindik aurkitzeko dagoen etorkizun batean.

 Taldea

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Iñigo Cobo
  • Antzezleak: Sara Barroeta, Jon Casamayor, Itxaso Gil, Josh Ortiz de Zárate, Arnatz Puertas
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
  • Soinu-espazioa: Xabier Barrutia
  • Argiztapenaren diseinua: Quique Gago y Aitor García
  • Zuzendari laguntzailea: Gorka Etxeandia
  • Espazio eszenikoa: Iñigo Cobo
  • Eszenografia eta atrezzoa: María Casanueva y Susana Díez
  • Kartela eta ikus-entzunezkoak: Saregabe X Adrián de la Fuente
  • Argazkiak: Javier Trapero
  • Diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez
  • Zuzendari laguntzailea: Lucía Sáiz Báez
  • Produkzioa: Gazte Konpainia de Pabellón 6


Eskerrik asko: Ekain Perrino, Marco Imbert eta Brayan Torres (Asociación T4), Festival Zinegoak, Sandra Martín Gómez

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaGazte Konpainia de Pabellón 6
  • Data 2023(e)ko Martxoak 17
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa18€
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana